Non ti piace? Non importa! Puoi restituircelo entro 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
EUSKADI LITERATURA SARIA (1998) Barne mina eta mundu ezagunaren mindura zertan diren jakin nahian abiatu da Felipe Juaristi liburu honetan. Galderak direla medio, zihurtasunetik ihesi; zihurtasuna, garai honetan, gezurraren eta fanatismoaren beste adiera bat besterik ez baita. Poema laburrak dira liburukoak; sakonak ezinbestean. Ikuspegi anitzetik, askotariko begiradaz begiratzen du idazleak, ordea. Esan nahi den errealitatea oso konplexua baita begi bakarrez atzemateko. Horrela igarotzen da, geltokiak bailiran, itxaropenetik etsipenera eta ezkortasunetik baikortasunera, eta iristen da amaierara, hasieran bezain zalantzati eta uzkur.